Donostiatik gertuen dagoen gune naturala Aiako Harria Parke Naturala da.

Parke honek hiriko joan etorria alde batera uzteko eta naturaren distira osotasunez gozatu ahal izateko aukera ugari eskaintzen ditu. Gipuzkoako hiriburutik bertara joateko modu errazenetarikoa Arditurriko Bide Berdetik da. 

 

DATU TEKNIKOAK

  • Bidegorria 10km
  • Bide Berdea 7km

DESKRIBAPENA

Donostia Arditurriko Bide Berdearekin bidegorri baten bitartez dago lotura, Groseko auzotik hasten dena Ategoerrieta Etorbiderantz. Behin Ategorrietako tren geltokira iritsita, bidegorria Txaparrene Etorbidera sartzen da eta trenbidearekiko paraleloki doa ia Herrerako tren geltokiraino. Herrera auzora iristean bidegorria GI-2640 errepidearen ondotik doa Pasai Antxora iritsi arte. Pasai Antxotik Errenteriaraino jarraitzen du bidean eta behin Errenteria pasata, honek Oiartzungo bidea jarraitzen du. 

IBILBIDEAREN BUKAERAN... BISITA ITZAZU ARDITURRIKO MEATZEAK!

Erromatarren ondoren 2.000 urte baino gehiagoz ustiatu dira meatze hauek. Gaur egun Arditurriko meategiak bisitatu daitezke, Aiako Harria-ren bihotzean sartuz. Behin bertan, erromatarren garaiko meatzeak eta hurrengo urte eta mendeetako ustiatzearen aztarnak ikusi daitezke.

Eskuratu sarrerak