Pasaiako badiaren ertzean eta Jaizkibel mendiaren magalean benetako harribitxi bat kokatzen da: Lezo. Herrigunea ondo lotuta dago Arditurriko Bide Berdearekin bidegorri sarearen bidez.

Ibilbidea hirigune historikoan zehar.

Ederki kontserbatutako eta xarma handiko hirigune historikoa du Lezok. Bere alde zaharrean Gurutze Santuaren basilika dago, antzinatik bere bizarrik gabeko Kristorengatik oso ezaguna. Basilika errenazentista hau edertasun handiko kale txikiz inguratuta dago. Etxe armarridunak ditu, oinplano karratuan atxikiak. Kalexka hauetatik paseo bat ematea plan ezin hobea da!

Mendi ibilbideak: Lezoko naturaz gozatzeko aukera aparta.

Mendizaleek ere badute gozatzeko aukera Lezon, herrigunetik hasita seinaleztatutako 3 mendi ibilbide egiteko aukera dago eta, luzera eta zailtasun desberdinekin. Naturaz gain, balio handia duten elementu historikoak eta kulturalak eskaintzen dizkiote ibilbide hauek bertatik dabilenari.

Lezo: Bide berdearen abiapuntu bikaina!

Bizikletan ibiltzea atsegin dutenek, eta eskualdeko bidegorri saretik barrena edota Arditurriko Bide berdean ibili nahi dutenek, Lezo har dezakete bidearen abiapuntu bezala, herritar zein bisitariei zuzendutako bizikleta alokairu zerbitzua aurkituko dute eta bertan.

Indarberritzeko, dastatu bertako gastronomia.

Plana borobiltzeko, kalitate ezin hobea duten erretegi, jatetxe eta tabernak topatu daitezke bertan, garaiko barazkiak, arraina zein txuleta parrilan, sukaldaritza tradizionala, pintxoak edo eta eguneko menuak… denetarik dastatzeko aukera dago Lezon!

Lezoko hirigune historikoa

Lezoko mendi ibilbideak

Non jan