Arditurriko Bide Berdean geldialdia: Erdi Aroko Errenteria

Arditurriko Bide Berdea hasteko abiapuntu bezala edo bidean geldialdi bat egiteko, leku aparta da Errenteria, Bide Berdeak herria zeharkatzen baitu alderik alde, Oiartzun ibaiari jarraiki.

Garai batean “Manchester txikia” bezala ezaguna, gaur egun kultura, natura, gastronomia eta aisialdirako eskaintza zabala da Errenterian.

Erdi Aro garaiko hirigunean barrena murgilduz interes handiko eraikin ugari aurki ditzakegu, Torrekua eta Morrontxo Erdi Aroko dorretxeak edota Jasokundeko Andre Maria eliza, besteak beste. Hemen dago baita ere Jantziaren Zentroa, historian zehar gure janzkerak izan duen eboluzioa erakusten digun erakusketa.

Oiartzunerantz bidea jarraituta, oraindik herritik atera gabe, azken geldialdia egingo dugu Fanderiako errota ikusteko. XV. mendeko burdinola hau Oiartzun ibaiaren interpretazio etxea ere bada.

Gastronomiaz gozatzeko aukera aparta dugu ere Errenterian: pintxoak, menua ala karta bilatzen baduzu ere, mila aukera daude.

San Marko Gotorlekua

Errenteriara bisita aprobetxatuz, ez galdu aukera eta igo XIX. mendeko eraikuntza honetara, Gipuzkoako kostaldeko begiratoki hoberena.

Errenteriako planoa

Gida gastronomikoa