Adi! Aiako Harriaren bihotza galdu egin da eta inguruko izaki magikoak indargabetuak daude… Lagundu intxixuei Aiako Harriaren bihotzaren zatiak berreskuratzen.

Etxeko txiki eta gazteekin Bide Berdera etorrita, amaieran kokatzen den Arditurriko meatze gunea modu original eta dibertigarri batean ezagutzeko aukera paregabea izango dugu familian egiteko esperientzia zoragarri bati esker: Arditurriko Bide Berdearen APPan aurkituko dugun jokoarekin!

Mundu magiko batean murgilduko gara, eta Intxixu, Jentil, Lamia eta Basandererekin batera abentura zirraragarria bizituko dugu meatze gune osoan zehar. Bereziki familia zein gazteentzat sortutako esperientzia honi esker Arditurriko historia ikasiko dugu, milaka urte dituen misterioa argitzen dugun bitartean.

Gainera APP honek Bide Berdea modu desberdin eta interaktiboan bisitatzeko aukera ematen digu baita ere. GPSa piztu eta honek gidatuta, ibilbide osoan zehar informazio-edukia duten puntuak topatuko ditugu.

Puntu hauetara hurbilduta automatikoki, bertan dagoen informazio-edukia ikusteko aukera izango dugu. Eduki hauek audio-gida, argazki, 360º-ko argazki edo eta Arditurriko XX mendeko momentu desberdinak erakutsiko dizkigun 3D birsortze interaktibo baten bidez jasoko ditugu.

APP-A DESKARGATU

Gida birtuala

APP honek Bide Berdea modu desberdin eta interaktiboan bisitatzeko aukera emango dizu. GPSak gidatuta, jarraitu ibilbidea edo haren zati bat, eta hurbildu eduki-puntuetara. Automatikoa da, adierazitako lekura iritsi besterik ez duzu edukia ikusteko. Hauek ezagutzeko audiogida, argazki, 360º-ko irudia edo Arditurriko XX mendeko momentu desberdinak erakutsiko dizun 3D birsortze interaktibo bat aurkituko duzu.

Familia esperientzia

Arditurri modu original eta dibertigarrian ezagutu ezazu. Sar zaitez mundu magiko batean, eta abentura bat biziko duzu intxixu, jentil, lamia eta Basandererekin batera. Ikasi Arditurriko historiaren zati bat familia eta gazteentzat sortutako esperientzia honetan, milaka urte dituen misterioa argitzen duzun bitartean.