Ergoien auzoan kokaturik, Soinuenea herri musikaren inguruko museo eta dokumentazio zentroa dugu.
Erakusketa egituratzeko, musika-tresna desberdinen 400 ale baino gehiagoko bilduma bat erabili da eta biltegian 1200 baino gehiago daude sailkatuak. Azkeneko hauek ikerlariek azter ditzakete. Erakusketan, mundu guztiko musika-tresnak eta hots-jostailuak daude, hotsa sortzeko sistema ezberdinetan sailkaturik: aerofono, menbranofono, idiofono eta kordofonoak.

Bere kabuz datorren bisitariak soinu-tresnen osagarri, audiogidari esker, hainbat eduki multimedia jartzen dira bisitariaren esku: bideoak, audioak, 3D argazkiak, argaki arruntak, azalpenak eta abar.




















