Aiako Harria Parke Naturala edertasun bereziko gunea da. Gipuzkoako ekialdeko muturrean kokatua, Aiako Harria mendiguneak Pirinioetako mendikatearen muturretako bat izatearen berezitasuna du, hiru tontor nagusiak Irumugarrieta (806 m), Txurrumurru (821 m) eta Erroilbide (843 m) direlarik.

Ba al zenekien Euskal Herriko formazio geologikorik zaharrenetakoa dela (orain 250 milioi urte inguru azaleraturikoa) eta arroka batzuetan, itsasoko animalien fosilak ere aurkitu direla? Bestalde, mende asko daramatza gizakiak bertan bizitzen, eta horren erakusle ditugu parkeko hainbat lekutan aurkitutako harrespilak, tumuluak eta trikuharriak, baita Arditurriko erromatarren meatzeak eta ondorengo garaietako errotak ere.

Bestalde, beste ezaugarri aipagarri bat faunaren aniztasuna da. Ez da zaila inguruan izokinak, sai arreak edo pagausoak ikustea. Hango harizti eta pagadi ederrak leku ezin hobeak egingo zaizkizu oinez ibiltzeko, baita eguneko betebeharrak alde batera uzteko ere.

Aiako Harria Parke Naturalean barrena, ibilbide homologatu ugari egin daitezke, dagozkion marken bidez seinaleztatuta daudenak (PR, GR edo SL).

ARGAZKI GALERIA

Bide berdean zehar aurkituko dituzun beste interes puntuak