Modaren historia eta bilakaera, euskal jantzi originalen bildumarik onena eraikin historiko batean.
Errenteriako hirigune historikoan dago, XVII. mendeko eraikin zaharberritu batean. Jantziaren Zentroak mendeetan zehar janzkerak izan duen bilakaera eta modaren historia ezagutzeko aukera ematen digu. Euskal Herriko jantzi orijinalen bilduma handiena da, garai ezberdinetako jantziak biltzen dituelarik: XVIII. mendetik 1950era arte.
Gainera, urtean behin, 40 jantzi inguruz osatutako erakusketa iraunkorra aldatzen da. Ehungintzaren munduarekin zerikusia duten talde eta artisauen aldi baterako erakusketetarako gunea ere badu, baita ikus-entzunezkoen aretoa ere.
.jpg)
Jantziaren Zentroaren helburua bikoitza da, batetik, gure arbasoek erabiltzen zituzten jantziak batu eta kontserbatzea, eta bestetik, XVIII-XX mendeen arteko Euskal Herriko zein nazioarteko jantzien bilakaera, modaren ibilbidearen berri eman eta erakustea. Horretarako erakusketa finkoak eta bisitak antolatzeaz gain, informazioa eskaintzen da.







