MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa Kantauri itsasoko atun ontzi klasiko bat da. Egurrez eraikia izan zen modu tradizionalak erabiliaz. Arrantzan ehunka bidaia egin ondoren, Itsas Gela elkarteak desegitetik libratu zuen, artisau-arrantzaren eta itsasoaren babesak duen garrantziaren inguruko ur gaineko museo bihurtzeko.

Ontzi - museo paregabe hau Pasaian porturatuta dago, Gipuzkoan, eta kostaldean zehar irteerak antolatzen ditu. Gainera itsaso-kultura eta marinel-bizitzaren inguruko ekintza ugari eskaintzen ditu, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa benetako itsas ondare bizia bihurtuz.

 

Web gunera joan

 

Bide berdean zehar aurkituko dituzun beste interes puntuak